STEM arloko nazioarteko profesional titulatu berriak Bizkaiko enpresa-sarearekin lotzeko zubia

Foto-B-STEM_recorte

2025/11/07

  • Novia Salcedo Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, bultzatutako ‘B-STEM Company Training’ ekimenaren helburua da, batetik, enpresen lehiakortasuna indartzea, eta, bestetik, ikasketak amaitu berri dituzten pertsonei lehen esperientzia profesionala eskaintzea.

Bizkaiko enpresa-sarea STEM arloetan titulatu berri diren nazioarteko profesionalekin lotzea da “B-STEM Company Training” ekimenaren helburu nagusia. Proiektua Novia Salcedo Fundazioak bultzatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, “Bizkaia with the talent” foru-estrategiaren barruan.

Zehazki, programak helburu bikoitza lortu nahi du: alde batetik, Bizkaiko enpresen berrikuntza-estrategia bizkortzea, eta, bestetik, STEM esparruko lanbideetan titulatu berri diren nazioarteko profesionaletan lan-aukerak sortzea sustatzea.

Sei hilabeteko praktikak

Lehenengo edizio honetan 20 profesionalek hartuko dute parte, gehienak Latinoamerikakoak, STEM arloko unibertsitate- edo master-titulazioak dituztenak, eta sei hilabetez Bizkaiko enpresen eguneroko errealitatean sartuko dira. Aldez aurretik, lurraldera iristen diren nazioarteko pertsonek 25 orduko prestakuntza jasoko dute, eta bertan lan eta kultura arteko gaitasunak eskuratu ahalko dituzte.

Azaroaren 21ean, online egingo den informazio-saio batekin hasiko den programara batzen diren konpainiek aukera izango dute goi-mailako nazioarteko talentu gaztea integratzeko, berrikuntza-estrategia bultzatzeko eta erantzukizun sozialarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa sendotzeko.

Alde horretatik, “B-STEM Company Training” ekimenaren lehen edizioa abian jarrita, Bizkaia talentu globalarentzat lurralde ireki, berritzaile eta erakargarri gisa finkatu nahi da, nazioarteko talentua erakartzeko eredu aitzindari eta errepikagarria sustatuz.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?