Bizkaia Talent-ek Community Talks delakoak bultzatu ditu, talentuaren kudeaketan jardunbide egokiak sustatzeko

bizkaiatalent--banner-blog-web_CT

2025/11/18

  • MU Enpresagintzarekin batera antolatutako hitzaldi parte-hartzaileak Talent Strategy programaren barruan kokatzen dira, eta programaren bi edizioetan parte hartu duten 40 enpresa baino gehiagoren arteko esperientzia-trukea sustatzea dute helburu.

Talentuaren kudeaketan esperientziak partekatzea. Hori da Bizkaia Talent-ek “Community Talks”-en bidez lortu nahi duen helburua. Hitzaldi horiek Mondragon Unibertsitatea Enpresagintzaren laguntza dute, eta Talent Strategy programaren barruan kokatzen dira. Programaren bi edizioak batzen dituzten 40 enpresa baino gehiagok parte hartzen duten topaketa hauen bidez, ezagutza-trukea sustatzea eta pertsonen kudeaketa, lidergoa eta erakunde-kultura bezalako funtsezko gaiei buruz hausnartzea bilatzen da.

Orain arte lau “Community Talks” egin dira. Azkeneko saioan “Soldata emozionala” landu zen, konpromisoa, motibazioa eta taldeen ongizatea sustatzeko soldata ekonomikotik haratago joatearen garrantzian sakonduz. Aurreko hiru topaketetan, beste gai batzuk ere aztertu ziren, besteak beste, barne-komunikazioa, storytelling korporatiboa eta lidergoak enpresaren kulturan duen eragina.

Urte amaierari begira, komunitateak azken bi saioei egingo die aurre. Lehenengoa azaroaren 25ean egingo da, “Aniztasuna, Ekitatea eta Inklusioa (AEI): enpresa-arrakastaren motor ikusezina” lelopean. Jardunaldiak balioko du egiaztatzeko nola susta dezakeen berrikuntza, nola hobetu dezakeen talentuaren atxikipena eta nola indartu dezakeen ospe korporatiboa AEI estrategia bat ondo kudeatzeak. Azken ekitaldia abenduaren 2an egingo da, komunitatearen etorkizuneko erronkak aztertzeko eta identifikatzeko topaketa batean, parte hartzen duten enpresen beharrak jasotzeko eta lankidetza-sare horren hurrengo urratsak elkarrekin diseinatzeko.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?