Irtenbideak
enpresentzat
Talentua kudeatzeko eta
erakartzeko irtenbideak zure enpresan
Urrats guztietan laguntzen dizugu talentua modu estrategikoan kudeatu dezazun. Tresnak eta baliabideak jartzen ditugu zure eskura egoera ebaluatzeko, aukerak detektatzeko, profil berriak erakartzeko eta zure taldearen potentziala garatzeko.
Talentuaren autodiagnostikoa
Tresna digitala zure erakundeko pertsonak eta talentua kudeatzeko heldutasun egoera ebaluatzeko eta aztertzeko.
Autodiagnostiko honen bidez, zure erakundeko pertsonak eta talentua kudeatzeko estrategien eta praktiken heldutasun egoera aztertu ahal izango duzu, indarguneak eta garapen-arlo potentzialak identifikatuz.
Autopertzepzio-galdetegia bete ondoren, txosten bat jasoko duzu zure pertsonak eta talentua kudeatzeko estrategia garatzen jarraitzeko gomendioekin.
Egin lehen urratsa pertsonak ikuspegi integral batetik kudeatzeko, zure enpresan eragina izateko eta estrategiarako lehia-abantaila izateko.
Enpresen ibilbidea
Prestakuntza-ibilbide progresiboa enpresetan talentu-estrategia kudeaketa indartzeko.
Ibilbideak modu inkrementalean integratzen ditu erakundeetan pertsonak kudeatzea hobetzera bideratutako programa eta ekimen desberdinak.
Hasierako autodiagnostiko batetik abiatuta, enpresek alor garrantzitsuetan aurrera egiten dute, hala nola talentu-estrategia, langileen esperientzia, lan-berrikuntza eta garapen antolakundea.

