Nazioarteko STEM talentua Bizkaira erakartzea sustatzen du ‘Study & Work’ programak

S&W_recorte

2025/10/30

  • Bizkaiko enpresak dagoeneko batu daitezke ‘Study & Work in Biscay 2025-2026’ programaren bigarren ediziora, Latinoamerikako STEM profilak lurraldeko ekosisteman murgiltzea sustatzen duena.

Study & Work in Biscay 2025-2026” programak bigarren edizioari hasiera eman dio, urrian Latinoamerikako 16 ikasle Bizkaiko ekosistema profesionalean sartuz. Ekimen horrek unibertsitateko prestakuntza eta esperientzia praktikoa uztartzen ditu lurraldeko enpresetan, eta “Bizkaia with the talent” foru-estrategiaren barruan dago.

Bizkaia Talentek gidatzen du programa, EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin, eta STEM arloetan espezializatutako nazioarteko ikasleei  aukera ematen die Bizkaiko enpresa-sarean sartzeko, praktika edo egonaldi dualen bidez.

Zehazki, Kolonbiatik, Ekuadorretik, Guatemalatik edo Costa Ricatik datozen ikasleak Bizkaira iritsi dira programako unibertsitate kolaboratiboek eskaintzen dituzten STEM masterretako bat egitera, besteak beste, Industria Antolakuntzako Ingeniaritza, Proiektu Zuzendaritza edo Datuen Analisiko Masterra, eta, ondoren, beraien prestakuntza-ibilbidearen barruan, praktikak edo egonaldi dualak egingo dituzte lurraldeko enpresetan.

Ekimenaren helburua bikoitza da. Alde batetik, ikasleek ikasitakoa aplika dezakete eta lurraldeko enpresa-ekosisteman murgildu. Bestetik, Bizkaiko enpresek haien taldeak aberastu ditzakete nazioarteko talentua erakarriz, ikuspegi globala duten trebetasun tekniko aurreratuak txertatuz.

Bizkaiko enpresek “Study & Work in Biscay” proiektuaren bigarren edizio honetan parte har dezakete, ikastaro honetan murgilduta dauden nazioarteko 16 ikasleei praktika edo egonaldi dualak eskainiz. Parte hartzeko, irati.laresgoiti@bizkaiatalent.eus-rekin harremanetan jar zaitezkete informazio gehiago lortzeko.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?