Orkestrak Bizkaiko STEM prestakuntzaren eskaintza aztertu du

bizkaiatalent---banner-blog-web-orkestra

2025/07/01

  • ‘Bizkaia with the talent’ ekimeneko ikerketa arloko partnerrak lurraldeko STEM prestakuntzaren eskaintza zehaztu du azterlan berri batean, horien ezaugarriak identifikatzeko eta espezializazio-eremuetan egon daitezkeen hutsuneak detektatzeko.

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ikerketa bat argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Bizkaia with the talent” ekimeneko ikerketa arloko partnerra den aldetik, STEM orientazioa duen lurraldeko prestakuntzaren eskaintza formala definitu eta karakterizatzeko asmoz, horren barruan egon daitezkeen gap-ak barne, garapen edo espezializazioko potentziala duten arloak detektatzeko.

STEM orientazioa duen prestakuntza izenaz ezagutzen da Lanbide Heziketako (LH) zein unibertsitate-eremuko sormenezko titulazio eraldatzaile eta ezagutza zein berrikuntzaren sortzaileen multzoa. Definizio horretan sartu dira ohiko lanbide-arloetan eta STEM adar akademikoetan inplikatutako titulazioak, baita asistentzia-maila txikiagoa duten osasun-arloko titulazio batzuk eta osagai teknologiko handia duten Humanitate eta Gizarte Zientzietakoak.

Azterketak Bizkaiko Lanbide Heziketako zein unibertsitate-esparruko prestakuntza-eskaintzari erreparatu dio, graduak, master ofizialak eta doktoregoak barne hartuta. 

Guztira, STEM orientazioa duten 196 titulazio identifikatu dira: 79 LHn eta 117 unibertsitatean. LHren kasuan, Bizkaian emandako titulazio guztien % 54,5 dira, eta horietatik % 87,3 industria eta IKT arloetakoak dira. Testuinguru honetan, aukera-leiho bat detektatu da zibersegurtasuna, adimen artifiziala, Big Data, lankidetzako robotika eta antzeko espezializazio-arloetan eskaintza zabaltzeko.

Bestalde, unibertsitate-eremuan, STEM titulazioak graduen % 41,3 dira, master ofizialen % 40,2 eta doktoregoen % 54,7. Unibertsitate-titulazio horien guztien % 33,3 teknologiaren arlokoak dira. LHn bezalaxe, hemen ere eskaintza zabaltzeko aukera bat detektatu da, bereziki arlo teknologiko digitalean eta graduondoko ikasketetan.

Lehen fase hau amaitu ondoren, proiektuak STEM titulazio horien eskaria identifikatzea izango du ardatz abendura arte, gazteei zein lan-merkatuari begira, balizko desorekak detektatzeko, hala nola, gazteen artean lan-eskari handia baina erakargarritasun txikia duten titulazioak, interesa handitzeko neurriak beharko lituzketenak.

Txostena kontsultatu hemen.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?