Hamahiru enpresak bat egin dute Talent Strategy-ren edizio berri batekin, talentua kudeatzeko plan pertsonalizatu bat eraikitzeko

2026/03/12

  • Hirugarren edizioa abian da eta ekimenera atxikitako erakundeak berrogeita hamartik gora dira dagoeneko, Bizkaian talentua garatzeko sare estrategikoa sendotuz.

Abian dago Talent Strategy ekimenaren hirugarren edizioa, eta aurten Bizkaiko hamahiru enpresak parte hartuko dute. Prestakuntza-programa espezializatu honi esker, lurraldeko erakunde horiek aukera izango dute euren konpainietan egiten duten talentuaren kudeaketa optimizatzeko estrategia aurreratuak diseinatu eta bultzatzeko.

Bizkaia Talent-ek, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, gidatzen duen ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako “Bizkaia with the talent” estrategiaren barruan kokatzen da.

Hurrengo bost hilabeteetan, enpresa parte-hartzaileek ibilbide bati ekingo diote. Ibilbide hori erakunde bakoitzaren banakako diagnostikoarekin hasiko da, enpresa bakoitzaren abiapuntua talentuaren kudeaketan zein den ezagutzeko. Ondoren, lau ildo nagusiren inguruan egituratutako ibilbidean sakonduko dute: Negozioa, Kultura, Promesa eta Estrategia.

Azken helburua erakunde bakoitzak zikloaren amaierarako neurrira diseinatutako eta ezartzeko prest egongo den ekintza-plan bat garatua izatea da.

Aurrekoetan bezala, oraingo edizioan ere, ekimenaren ezaugarri bereizgarrienetako bat ikuspegi transbertsala da; izan ere, programaren fase desberdinetan enpresako hainbat profilen parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa da: Negozioa, Pertsonak (Giza Baliabideak) nahiz Marketina eta Komunikazioa.

50 enpresatik gora

Hiru urte hauetan, Talent Strategy-k ikaskuntzarako eta jardunbideak partekatzeko komunitate sendo bat eratzea lortu du. Abian jarri zenetik, berrogeita hamar enpresek baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin. Horrela, Bizkaia pertsonen kudeaketa estrategikoan konprometituta dagoen eta gero eta helduagoa den lurralde gisa sendotu da.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?