‘Talentopoly’, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainek talentuaren kudeaketarako gakoak aurkitzeko jokoa

Mesa-de-trabajo-1@3x

2025/03/20

  • Dinamika hau lurraldeko enpresei talentua erakarri eta fidelizatzeko tresnak eskaintzea helburu duen ‘ETEentzako LABO-TALENTO’ programaren barruan garatu da

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen “Bizkaia with the talent” ekimenari atxikitako “ETEentzako LABO-TALENTUA’ programak Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei STEM talentua hobeto kudeatzeko beharrezko tresnak eskaintzea du helburu. Hiru jardunaldi presentzialen bitartez, hainbat jarduera egingo dira, joko interaktibo bat kasu, egungo lan-merkatuaren erronkei aurre egiten lagunduko duten tresna praktikoak lantzeko.

Inaugurazio-jardunaldian, enpresa parte-hartzaileek STEM talentuaren paradigma berria aztertuko dute, baita lan-merkatuaren joerak ere. Hasierako fase honetan, Bizkaiko ETEek talentua erakarri eta atxikitzeko estrategiak hobetzen lagunduko dieten aukerak eta erronkak identifikatu ahal izango dituzte.

Joko interaktiboa

Bigarren saioan, “ETEentzako LABO-TALENTO” programari atxikitako enpresak lurraldeko 12 ETErekiko kosorkuntza-prozesu batean diseinatutako ‘Talentopoly’ izeneko jokoan murgilduko dira. Ikuspegi interaktibo baten bidez, enpresek bi agertoki desberdin esperimentatuko dituzte STEM talentua erakartzeko: lan-merkatuaren lehengo paradigma eta paradigma berria.

Lehenengo fasean, konpainia parte-hartzaileek baliabideak metatu behar dituzte talentua fitxatzeko, eta bigarrenean, baldintza gehigarriak bete behar dituzte profil egokiak erakartzeko, hala nola, garapen profesionala, prestakuntza, enpresa-kultura edo nazioarteko proiekzioa. Dinamika honek beren-beregi azpimarratzen du nolako bilakaera izan duten lan-merkatuaren arauek eta zein garrantzitsua den ondo zehaztutako estrategia bat izantea STEM talentuaren kudeaketarako.

Programari amaiera ematen dion hirugarren saioa, enpresek ibilbide-orria diseinatu behar dute STEM talentuaren kudeaketan modu egituratuan lan egiten hasteko, profesional kualifikatuak erakarri eta atxikitzeko estrategia jasangarria ziurtatuz.

“ETEentzako LABO-TALENTUA”, Bizkaia Talentek bultzatu du, eta otsailean eta martxoan egiten ari den bigarren edizioaren ondoren, hirugarren edizioa ere aurreikusita dauka jadanik, maiatzerako eta ekainerako.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?