-
Martxoaren 10ean Beaz Bizkaian (Bilbo) hasiko den prestakuntza-zikloari esker, enpresek ibilbide-orri pertsonalizatua diseinatu ahal izango dute, hiru saio praktikoren eta tresna berritzaileen bidez.
Dagoeneko zabalik dago "LABO-TALENTO para pymes" programaren deialdi berria, pertsonen kudeaketa profesionalizatu nahi duten Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei zuzendua. Bizkaia with the talent foru-estrategiaren barruan, STEM profilak erakarri eta fidelizatzea errazteko asmoz itzuli da programa, berehalako erabilgarritasunean oinarritutako ikuspegiarekin.
Ekimena Bizkaia Talentek bultzatu du, lurraldeko eragile estrategikoekin lankidetzan (ASLE, BEAZ Bizkaia, CEBEK, FVEM, Ikaslan, Konfekoop eta EHU). Programa lan teknikorako gune gisa gisa finkatu da; bertan, lurraldeko enpresek beraien errealitatera egokitutako baliabideak eskura ditzakete.
Baliozkotutako metodologia
Ohiko prestakuntza teorikotik harago, balio-proposamena lurraldeko enpresa-sarearekin batera sortutako tresnen erabileran datza. Horren adibide da “Talentopoly”, ETE-ei hautaketa- eta fidelizazio-prozesuak modu azkarrean ikusteko eta lantzeko aukera ematen dien lan-tresna. Helburua enpresaren beharren eta dagoen eskaintza profesionalaren arteko arrakala murriztea da, ekintza-plan zehatzen bidez.
Ekintzara pasatzeko hiru saio
Ibilbide labur eta zuzena izateko disenatu da prestakuntza, eta gosari-formatuko hiru jardunalditan egituratzen da, 09:30etik 12:30etara Beaz Bizkaian. Zikloa martxoaren 10ean abiatuko da, paradigma berriei buruzko inaugurazio-jardunaldi batekin. Saio estrategikoa izango da, egungo agertokiaren erradiografia egiteko eta pertsonen kudeaketan gertatu diren aldaketak identifikatzeko balioko duena.
Gainera, martxoaren 17rako programatutako bigarren saioan, enpresa txiki eta ertainen erronka eta aukera espezifikoak identifikatuko dira; martxoaren 24an, aldiz, amaiera emango zaio programari, fokua ibilbide-orri estrategikoan jarriz.

