Bizkaia STEM Host-ek nazioarteko ikasleak Bizkaiko enpresekin eta berrikuntzarekin konektatu ditu San Mamesen

2026/10/23

  • Topaketari esker, parte hartu zuten ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten espezializazio-esparru estrategikoei lotutako abangoardiako ekimenak, besteak beste, adimen artifiziala, datuen zientzia edo teknologia digitalak.

San Mames estadioak Bizkaia STEM Host programaren aurkezpen- eta networking-jardunaldia hartu du aste honetan; nazioarteko unibertsitate-talentua Bizkaiko enpresa- eta ikerketa-sarera hurbiltzeko diseinatutako topaketa hain zuzen ere. Saioan euskal hiru unibertsitateetako batean titulazio zientifiko-teknologikoren baten azken maila egiten ari diren nazioarteko ikasleak Bizkaiko enpresa eta erakunde eragileetako ordezkariekin bildu dira.

Topaketa honen bidez, ikasleek espezializazio estrategikoko arloekin lotutako abangoardiako ekimenak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, hala nola adimen artifiziala, datuen zientzia, teknologia digitalak, fabrikazio aurreratua, deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa.

Prestakuntza-trukeaz gain, programak laneratzeko benetako bideak irekitzen ditu, enpresen proiektu estrategikoetan praktika akademikoak egiteko hautagaitzen bidez.

Bizkaia STEM Host-eri buruz

Programa Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia with the talent ekimenaren baitan garatzen da, STEM profileko talentua garatzea, erakartzea eta fidelizatzea helburu duena. Bizkaia STEM Host Bilbao Metropoli30-ek bultzatzen du, Bizkaia Talent eta euskal hiru unibertsitatekin (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) lankidetzan, eta STEM diziplinetako azken ikasturteko nazioarteko ikasleen eta Bizkaiko enpresa-ekosistemaren artean zubiak eraikitzea du helburu, berrikuntzako proiektu estrategikoei lotutako praktika akademikoen bidez.

Bizkaia STEM Host programari buruzko informazio guztia www.bizkaiastemhost.com webgunean dago eskuragarri.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?